Cerrar
soxial medias

Txitrans
azken milako garraio ekologikoa

Eskaintzen dugun sistema hiru zutabe nagusietan oinarritzen da: sarbide errazeko “depot” handi bat, hiri barruko banaketarako egokitutako ibilgailuak eta gure bezeroen zerbitzuak betetzeko erabateko dedikazioa.
Garraio enpresei azken miliako banaketa zerbitzu ekologikoa eskaintzen dien nazio mailako lehen enpresa gara. Zerbitzuaren kalitatea hobetzen dugu, gainera, banaketari dagokionez, ordutegi zabala eta gertutasuna eskaintzen ditugulako.

Etorkizunerako zubia da Txita eta gure zerbitzua hiri barruko merkantzien banaketan beharrizanak dituzten enpresetara bideratzen dugu eta ondorengo arrazoiek erakusten dutenez bitartekari neutroa gara:

  • Gure bezeroen trazabilitate-sistemak geureganatzen ditugu.
  • Zerbitzu hobea eskaintzen dugu prezio lehiakorrean eta balio erantsia gehituz gainera.
  • Banaka-banaka zaintzen ditugu gure bezeroak.
  • Irudia hobetzen dugu: Txita sistemak merkantziaren hartzaile eta igorlearen arteko lotura bultzatzen du, zerbitzuan parte hartzen duten eragile guztien mesederako.
© Txita 2011