Cerrar
soxial medias

Training
eta aholkularitza

Enpresa aktiboa gara eta honi esker hiri barruko azken miliako zama-zikloan egindako merkantzien garraioa bezalako aktibitate eta eremu berrietan hazkundea eta esperientzia biltzea lortu dugu; horrexegatik, enpresa, instituzio, partikular edota ekintzaileei hiri barruko garraio iraunkorraren eremuan hazten laguntzen diegu.

Training-a: Gurearen antzekoa den jarduna martxan jarri nahi duten enpresa edota ekintzaileei zuzendutako ikastaroa eskaintzen dugu. Hasierari aurre egiteko eta neurriak ezartzeko giltzarriak eskaintzen ditugu, beti ere, gure esperientziatik abiatuta; 2006tik gaur arte bildu dugun esperientziatik.

Proiektu jasangarrien kudeaketa: Donostian, Bilbon eta Elgoibarren sortu diren proiektu ezberdinetan modu aktiboan hartzen dugu parte. Gure kolaborazioa oso eremu espezifikoak baina baita heterogeneoak ere biltzen dituen negozio tipo berri baten xehetasunen ezagutzan oinarritzen dugu.

Beste hiri batzuetan hastea: Ez dugu Donostian bakarrik egiten lan, Bilbon edo Elgoibarren ere arrakastaz ekin ditugu antzeko jardunak. Gure esperientzia beste leku batzuetan ere aplika dezakegu.

© Txita 2011