Cerrar
soxial medias

Taxibike:
garraiobide & komunikazioa

Donostia da gure gune nagusia eta TXITAk garraiobide ekologikoa dira bertan, ekaina eta iraila bitarte. Denboraldi honetan hiriko txoko erakargarrienetatik ibiltzen dira 8 orduz egunero.

Baina urte guztian zehar, baita uda garaitik at ere, TXITA, euskarri gisa, kalean edo beste toki berezietan ere egiten diren komunikazio ekintzak aurrera eramateko erabil daiteke. Beste enpresa batzuekin egiten dugun elkarlanari eta gure esperientziari esker erabateko mugikortasuna eskaintzen dugu gainera.

Euskarriak beti berdinak badira, beti leku berean badaude, ustekabean harrapatzen ez bazaituzte eta, gainera, mezuarekin inolako loturarik ez badute geroz eta zailagoa da besteengandik bereiztea. Marshal Mcluhanek bere egunean esan zuen moduan: “bitartekoa da mezua”. TXITAk euskarri bizia dira mezuarekin bat egiteko, egokitzeko, aldatzeko eta aldi oro ezberdina izateko gaitasuna dutelako. Euskarri ekologikoa da, gizatiarra, berritzailea… hau da, mezuaren igorleak nahi lituzkeen balore guztiak biltzen ditu.

Penintsulako zein Frantziako edozein tokitan garatzen ditugu ekintzak; eska iezaguzue aurrekontua, ez izan zalantzarik.

© Txita 2011