Cerrar
soxial medias

Zerbitzuak
garraio eta komunikazioa

Gure hiria, Donostia, gune eta jatorri izanik, Txitak garraio iraunkorraren eremuan egiten du lan:


Txitrans: Azken miliako garraio ekologikoa

Donostiako hirigunean merkantziak banatzeko modu berria eskaintzen dugu: azken miliako garraio ekologikoa. Erdialdera, Alde Zaharrera eta Grosera iristen gara, auzo hauetara perfektuki egokitzen diren ibilgailuekin. Lan egiteko modu erosoa eskaintzen diegu enpresei eta ibilgailu astunek zona hauetan sortzen dituzten arazoak saihesten ditugu.


Taxibike eta komunikazioa

Bizikletaren hirian, Txitak komunikazio gaitasun handiko garraiobide jasangarria eskaintzen du. Txitak publizitate euskarri handiak dira eta ingurunearekin begirunez jokatzen duten garraiobideak.


Training eta aholkularitza

Konbentzituta gaude etorkizunak garraio sistema iraunkorrak eskatzen dituela eta gu, gure esperientzia dela-eta, hiri barruko merkantzien garraioan adituak gara.

Prozesua errazteko eta gurearen antzekoak diren jardunak beste hiri askotara iristeko aholkularitza zerbitzu zabala eskaintzen dugu.


Zama-bizikleten banaketa

Zama-bizikletak, CargoTxitak, azken miliako hiri barruko merkantzien banaketa egiteko erabiltzen ditugun ibilgailuak dira. Konfiantza osoa dugu ibilgailu hauetan, fidagarriak izatean gain, beharrezkoa den guztia dutelako eta horregatik gara euren banatzaile ofiziala.

© Txita 2011